Independentzia Gerrak 1807ko urriaren 27an izango du sorburua, Espainiak eta Frantziak Fontainebleauko Ituna sinatzen dutenean. Itunean jasotzen denez, espainiar lurraldetik igarotzen utziko zaio frantziar gudarosteari Portugal konkistatzeko, zeinak uko egin baitzion Napoleonek kontinente osoan britainiar produktuekin tratuak egitea debekatuz ezarri zuen blokeoari. Napoleón Bonaparte Frantziako enperadore koroatua izan zen 1804an.
Espainian Carlos IV. ak agintzen du, nahiz eta bere ehiza-barrutiaz gehiago kezkaturik ibili gobernuko kontuez baino. Haren emazte María Luisa eta Godoy estatu-idazkaria arduratuko dira politikaz.
Godoy ez zuten estimu handitan gortean; gobernatzeaz gain, Maria Luisa erreginaren maitale ere bazela zioten. Errege-erreginek seme bat zuten, Fernando, eta erregearen jarraitzaileentzat hura zen aitaren oinordeko izateko aukera onena, erregearen jarraitzaileentzat Izan ere, Godoyk gogor egin zuen Fontainebleauko Itunaren alde. Behin Portugal inbadituta, hiru zatitan banatu zuten herrialdea, eta Godoyren familiari eman zitzaion haietako bat, Algarveko Printzerri izenekoa.
Napoleonen asmoak, baina, Portugalen konkistaz harago zihoazen, eta haren gudarostea bertan izateaz baliatu nahiko du Espainia ere konkistatzeko. Hala ondorioztatzen da Napoleon Enperadoreak Jose bere anaiari idatzitako gutunean. Baina herria ez da ados egongo, eta 1808ko martxoan errege-familiak Aranjuezetik joatea erabakiko du Godoyren gomendioei jarraituz, hura guztia amaitu bitartean amerikar kolonietara erbesteratzeko asmotan.
. . .
alabaina, herria ez da eroriko amarruan, eta Aranjuezko Matxinada jazoko da 1808ko martxoaren 17an. Matxinadaren helburua izango da Godoy kargagabetzea eta Carlos IV. ak haren seme Fernandoren alde abdikatzea, Fernando VII.
a izateko. Handik bi hilabetera, 1808ko maiatz hasieran, Napoleonek Fernando VII. a abdikatzera behartuko du aita zuen Carlos IV.
aren alde eta, honek berriz, Napoleonen alde. Napoleonek, orduan, bere anaia, Jose I. a izendatuko du Espainiako errege, Baionako Abdikazioak bide.
Hala dago jasota Baionako 1808ko maiatzaren 8ko gutun batean. Gertatu zen guztiaren xehetasunak jasotzen dira dokumentu horretan. Mugimendu horien ondorioz, zatiketa politikoa emango da Espainia barruan.
Batetik, afrantzesatuak daude, Jose I. aren asmo liberalek erakarritako jarraitzaileak. Bestetik,berriz, patriotak, frantziar okupazioaren aurka dira eta aberria eta nazionalismoa goresten dute.
Halatan, gerra lehertzen da 1808ko maiatzaren 2an, Madrileko altxamenduarekin Espainia frantziarrek okupatuta izatearen aurka. Napoleonen koinatu Murat mariskalak proklama bat zabaltzen du,armekin ibiliko den orori edo erregimen berriaren aurka talde txikiak eratzen dituztenei mehatxatuz. Hurrengo egunean, errepresio gogorrarekin erantzungo dute frantziar tropek, Maiatzaren 3ko fusilamenduekin.
Borrokalarien errepresioa eta indarkeria ederki jasorik agertzen da Goyaren ‘Gerraren hondamendiak’ izeneko grabatuen seriean eta baita beste estanpa askotan ere. Apurka-apurka, altxamenduak jazoko dira Burgosen eta Leonen, eta Espainia osora zabaltzen da gerra. Herria ez da geratzen besoak gurutzatuta.
Antolatzen hasiko da eta Tokiko Batzarrak eratuko dira frantziarrei aurre egiteko. Aurrerago, Batzar Probintzialak eta Erreinuko Batzar Goren Zentral Gobernatzailea sortzen dira. Azken hori frantziarren aurkako erasoak antolatzen eta herritarrei jarraibide garbiak zabaltzen hasiko da, Espainiako Katixima Zibilean ikus daitekeen moduan.
Gerraren lehen fasean, Napoleonen aginduetara zen Grande Armée izenekoak Penintsula osoa menderatzen saiatuko da; hala ere, lehen porrota jasoko du Bailengo Guduan. Frantsesak Piriniotarantz atzera egitera beharturik ikusiko dira. Napoleon Baionara iristen da 1808ko azaroaren 2an eta soldaduak berriro batu eta bi armadatan berrantolatu beharko ditu Espainia eta Portugal hartzeko.
Muraten eta Napoleonen arteko gutun baten arabera, úazken hori haserre bizian da bere armaden porrotarengatik. 200 soldadu baino gehiago hilik Zaragozan,eta armadaren zati bat ere hilda Valentzian. Gerraren bigarren fasean gauzak aldatzen doaz eta frantsesen menderakuntza hasten da.
Talavera eta Ocañako guduek espainiar-ingeles armadaren porrota ekarriko dute. Napoleon Espainia konkistatzen hasiko da eta Batzar Goren Zentralak atzera egingo du, lehenik Sevillara eta gero Cadizera. 1812tik aurrera, baina, frantziar menderaldiaren amaiera dator.
1812ko uztailaren 22an Arapilesko Gudua jazoko da Salamanca hegoaldean. Porrot handia izango da hori Napoleonentzat, eta Europako bere hegemoniaren azkena iragarriko du. Ingalaterrako, Portugalgo eta Espainiako armadek frantziar tropak erretiratzea lortuko dute gerrillaren laguntzarekin.
Urte horretan bertan, irailean, Cadizeko gortetara deia egin eta prozesu konstituziogilea jarriko dute abian, 1812ko Konstituzioa prestatu eta onartzen delarik, herritarren artean la Pepa izenez deitua. Nazio-subiranotasuna, zerga-pribilegioen amaiera, botereen banaketa eta gorteetako nazio ordezkapena jasotzen dira bertan, eta banakako eskubide batzuk ere aitortzen dira, habeas corpus-a kasu. Napoleon hamarnaka mila soldadu erretiratzera beharturik ikusiko da, Errusian ari zen kanpainara bidaliz europar gudetan Frantzia defendatzeko.
1813ko abenduaren 11n Valencay-ko Ituna sinatuko du Napoleonek, zeinaren bidez Fernando VII. eta haren oinordekoak onartuko ditu Espainiako eta Indietako errege bezala, eta espainiar lurraldeak osorik jarraituko du. Maila politikoan, gerrak antzinako erregimenaren hondamenaren hasiera ekarriko du, eta handik 20 urtera amaituko da, liberalismoa ezarrita.
Maila ekonomikoan, gerra hondamendia izango da espainiar ekonomiarentzat. Izugarri pertsona mordoa hilko da, eta galerak eragingo ditu horrek nekazaritzan, ez baitago landan lan egiteko eskulanik. Hildakoez gain, frantsestuen erbesteratzeak ere kalteak dakartza.
Kultura maila handiko taldea zen hori, eta Pirinioak zeharkatzera beharturik izango dira irabazleen errepresalietatik libratzeko. Industria ere oso kalteturik geratuko da, frantziar eta ingeles gudarosteek eragindako suntsiketarengatik. Beste horrenbeste gertatzen da merkataritzarekin, zubi eta bide suntsituen artean iraun nahian.
Eta Amerikan, berriz, prozesu emantzipatzaile bat abiatuko da, pixkanaka-pixkanaka antzinako kolonien independentzia ekarriko duena.